jueves, 5 de noviembre de 2009

dossierraren inguruko burutapenak

Lan hau egiten ari nintzela eskolan emandako urteetako oroitzapen asko etorri zaizkit burura. hemen hauetako batzuk bildu nahi nituzke eta egindako marrazkiren batekin lagundu.



2005, bide luze baten lehenengo pausoak ematen hasi nintzen urtea. hasieran erabat galduta, irakasleek botatzen zituzten hitz potoloak nondik hartu jakin gabe ( abstrakzioa, konposizioa, menos es mas...).
Hasierako urduritasunak nolabait gainditu ondoren estatua gelan emandako orduetaz gogoratzen naiz orain, bakoitza paper txuri baten aurrean estatuak zituen proportzioak, inklinazioak eta itzalak (beti 45 gradutan omen zeudenak) jaso ezinik. Bukaera aldera irri egiten genien egindako estatuei ez bait zuten jatorrizkoarekin antza haundia izaten. Esan beharrik ez dago uda marrazten pasa behar izan nuela!
Dossierra egiten ari naizela, konturatu naiz bigarren mailako oroitzapenak gutxi direla. Lehenengo urteko urduritasunak gaindituta, urte nahiko lasaia izan zen, soinu haundirik egin gabe pasatzen den horietakoa. Trantsizio urte moduan kontsideratu daitekela uste dut, zenbait ikasgai berrietara egokitu eta eskolako martxan erabat murgiltzeko balio izan zuen urtea
Zalantzarik gabe urterik latzena. Aldaketa nabarmena egon zen bigarren mailatik hirugarren mailara, lanez gainezka ibili ginen. Baina zalantzarik gabe urteko puntu beltzena tabakalera eraikinean egin beharreko interbentzioa izan zen, urteko eta baita karrerakoa ere! bi astetik behin entregarekin ittota (honek dakartzan gaupasa reglamentarioak beteaz noski) eta ariketa planteatzeko askatasun ezak baldintzatuta pasatako lauhilabete luzea datorkit gogora. hala edo nola joandako garaia, eta eskerrak!
3.maila eta gero edozer gauza izan daiteke ona, baina egia esan azken urte honen oroitzapenak ez dira batere txarrak. Lanpetuak ibili ginen, beti bezala azken momentuan ezin iritsiz (zirkoa montatu ezinik, trapezistek alde egiten zigutela, itxiturak CTE-ko azken puntutxoa betetzen ez zigula, jendea guk planteatutako kulturgunera ez omen zela joango, etxea nondik eutsi jakin ezinik...) baina argitasun punttua proiektos irakasgaiak eman zion, bai eta Levante aldera egindako bidaiak ere, Objetivo Levante!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario