jueves, 17 de diciembre de 2009

ultzamarra naiz eta harro nago!!!


" Ultzama ha sido el primer municipio español en recibir la distinción del programa europeo "green building", que reconoce la apuesta de la localidad por la mejora de la eficiencia energética y el uso de las energías renovables en los edificios no residenciales..."

norbaiti interesatzen bazaio informazio gehiago interneten egunkari ezberdinetan aurki dezakezue berria (aurtengo abenduaren 17an publikatua) bestela http://www.ecoticias.com webgunean ere aurki dezakezue.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

bologniaren inguruko azalpen argia

hona hemen juan carlos mejutok (vigoko unibertsitateko irakaslea, zientzia fakultateko dekanoa) bologniaren inguruan emandako aklarazioa.

martes, 15 de diciembre de 2009

KAP; NORK ZUZENTZEN DITU ZUZENTZAILEAK??

Aurreko ostiralean "nork zuzentzen ditu zuzentzaileak, quien corrige a los que corrigen" lemapean egindako ekintza informatiboa eman zen eskolan. espero zena baino ikasle gehiago gerturatu ziren deitutako kontzentraziora, hala ere susmoa dut batzuek inertziagatik bakarrik joan ote ziren, horregatik, ostegunero KAP-aren arautze berriaren inguruan egiten diren bileretako gonbitea luzatzen dut, ostiralean kontzentraziora joatea bezain garrantzitsua baita bilera hauetara hurbiltzea.
orain arte hitzegin eta adostu den guztia http://www.arkitekturaz.com webgunean daukazue.
bilerak ostegunero 11:30 etan 1.3 gelan

teoria 03

Industrializazio prozesuan aurrera goazela...
- AEG enpresarekin industria hiri barnean eraikitzeko beharra ikusten da.
turbina fabrika_ arkitektura modernoaren ikono izan daitekeena. Hiria kontutan hartu beharko da, beraz fabrikaen itxuraren inguruko erreflecioa egingo da, tenpluarekin parekatzen hasten den punturaino.
- Agian faur eguneko zenbait industriarekin gauza berbera egin beharko litzateke, itsuraren inguruan pentsatu eta hirian integratzen saiatu.

Gantxegiren omenaldiaren inguruan....




Azaroaren 26an omenaldia egin zitzaion eskolako sortzaileetako bat izan zen Luis Peña Gancheguiri. Jende ezberdin askok parte hartu zuen bertan esperientzia pertsonalak kontatuaz, hurbiltasun punttua izan zuen hitzaldia bihurtuz.
Hala ere aipagarriena nire ustez sortutako giroa izan zen. Egindako etenaldietan jendea taldeka bildu eta arkitekturaren inguruan hitzegiten hasten zen. Ibon Aranberri artistak (prozess tailerrean) esandako unibertsitatearen egin beharren harira *, hau faltan botatzen da gure eskolan, pasiloetan sortu beharko litzatekeen giro hori. Polita izango litzateke poliki poliki hau berreskuratzen hastea.

*honen ustez intelektualak sortu beharko lituzke unibertsitateak eta ez lan mundura bideratutako pertsonak. Gai honen inguruan beste noizbait arituko naiz gai interesgarria delako eta honi buruz hitzegin zenean jende gutxi gelditzen zelako tailerrean.

miércoles, 2 de diciembre de 2009