martes, 15 de diciembre de 2009

Gantxegiren omenaldiaren inguruan....




Azaroaren 26an omenaldia egin zitzaion eskolako sortzaileetako bat izan zen Luis Peña Gancheguiri. Jende ezberdin askok parte hartu zuen bertan esperientzia pertsonalak kontatuaz, hurbiltasun punttua izan zuen hitzaldia bihurtuz.
Hala ere aipagarriena nire ustez sortutako giroa izan zen. Egindako etenaldietan jendea taldeka bildu eta arkitekturaren inguruan hitzegiten hasten zen. Ibon Aranberri artistak (prozess tailerrean) esandako unibertsitatearen egin beharren harira *, hau faltan botatzen da gure eskolan, pasiloetan sortu beharko litzatekeen giro hori. Polita izango litzateke poliki poliki hau berreskuratzen hastea.

*honen ustez intelektualak sortu beharko lituzke unibertsitateak eta ez lan mundura bideratutako pertsonak. Gai honen inguruan beste noizbait arituko naiz gai interesgarria delako eta honi buruz hitzegin zenean jende gutxi gelditzen zelako tailerrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario