jueves, 17 de diciembre de 2009

ultzamarra naiz eta harro nago!!!


" Ultzama ha sido el primer municipio español en recibir la distinción del programa europeo "green building", que reconoce la apuesta de la localidad por la mejora de la eficiencia energética y el uso de las energías renovables en los edificios no residenciales..."

norbaiti interesatzen bazaio informazio gehiago interneten egunkari ezberdinetan aurki dezakezue berria (aurtengo abenduaren 17an publikatua) bestela http://www.ecoticias.com webgunean ere aurki dezakezue.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

bologniaren inguruko azalpen argia

hona hemen juan carlos mejutok (vigoko unibertsitateko irakaslea, zientzia fakultateko dekanoa) bologniaren inguruan emandako aklarazioa.

martes, 15 de diciembre de 2009

KAP; NORK ZUZENTZEN DITU ZUZENTZAILEAK??

Aurreko ostiralean "nork zuzentzen ditu zuzentzaileak, quien corrige a los que corrigen" lemapean egindako ekintza informatiboa eman zen eskolan. espero zena baino ikasle gehiago gerturatu ziren deitutako kontzentraziora, hala ere susmoa dut batzuek inertziagatik bakarrik joan ote ziren, horregatik, ostegunero KAP-aren arautze berriaren inguruan egiten diren bileretako gonbitea luzatzen dut, ostiralean kontzentraziora joatea bezain garrantzitsua baita bilera hauetara hurbiltzea.
orain arte hitzegin eta adostu den guztia http://www.arkitekturaz.com webgunean daukazue.
bilerak ostegunero 11:30 etan 1.3 gelan

teoria 03

Industrializazio prozesuan aurrera goazela...
- AEG enpresarekin industria hiri barnean eraikitzeko beharra ikusten da.
turbina fabrika_ arkitektura modernoaren ikono izan daitekeena. Hiria kontutan hartu beharko da, beraz fabrikaen itxuraren inguruko erreflecioa egingo da, tenpluarekin parekatzen hasten den punturaino.
- Agian faur eguneko zenbait industriarekin gauza berbera egin beharko litzateke, itsuraren inguruan pentsatu eta hirian integratzen saiatu.

Gantxegiren omenaldiaren inguruan....




Azaroaren 26an omenaldia egin zitzaion eskolako sortzaileetako bat izan zen Luis Peña Gancheguiri. Jende ezberdin askok parte hartu zuen bertan esperientzia pertsonalak kontatuaz, hurbiltasun punttua izan zuen hitzaldia bihurtuz.
Hala ere aipagarriena nire ustez sortutako giroa izan zen. Egindako etenaldietan jendea taldeka bildu eta arkitekturaren inguruan hitzegiten hasten zen. Ibon Aranberri artistak (prozess tailerrean) esandako unibertsitatearen egin beharren harira *, hau faltan botatzen da gure eskolan, pasiloetan sortu beharko litzatekeen giro hori. Polita izango litzateke poliki poliki hau berreskuratzen hastea.

*honen ustez intelektualak sortu beharko lituzke unibertsitateak eta ez lan mundura bideratutako pertsonak. Gai honen inguruan beste noizbait arituko naiz gai interesgarria delako eta honi buruz hitzegin zenean jende gutxi gelditzen zelako tailerrean.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

miércoles, 25 de noviembre de 2009

auzo berriaren memoria

Bihotza: SACEM berria: energia berriztagarrien gunea.

- Energia berriztagarrien lanbide heziketa eskola.
- Energia berriztagarrien ikerketa zentrua, biomasako ikerketetan espezializatua.
- Energia berriztagarrien dibulgaziorako baliabideak bilduko dituen eremua.

- Billabonako biztanteentzat zerbitzu sorta bat: liburutegia, erakusketa guneak, meiateka, hitzaldi aretoak....

Izpiritu berriaren hedatzea

- Ibaiaren integrazioa ekarriko duen espazio publikoa.
- Energia berriztagarrien dibulgazio, irakaskuntza eta ikerketarako laguntza.
- Billabonako espazio berde nagusia.
- Ekitaldiak antolatzeko eta zenbait ekipamenduetarako (haurtzaindegi, zahar egoitza....) kokapen egokia.

- Komunikazioa: garraio publiko eta jasangarriaren sustapena
- Tren geltoki berria.
- Bidegorri sarea.
- Autobus geltokiaren gertutasuna.
- Billabona herriarekin konexioa ibai ertzeko pasealekuaren bitartez.

- Etxebizitza: auzo izaera indartu eta herriarekiko lotura nagusia.
- Herria hedatzeko espazio egokia.
- Herritarren eskaerei erantzuna ematea: VPO, gazteentzako etxebizitzak, alokatzekoak....
- Ahalik era eraikin jasangarrienak egitea eta asin ezberdineko herritarren arteko nahasketa bultzatzea.

- industrialdea: errekaren beste aldeko industriaren osagarria.
- Energia berriztagarrietara zuzendutako enpresen sortzea laguntzeko.
- Lanbide heziketaren osagarria izateko aukera.

jueves, 19 de noviembre de 2009

programa eta zergatiak

Programaren inguruan egindako analisian 2 ondorio nagusi atera ditugu:
+ Gipuzkoan FP ugari daude, baina energia berriztagarriekin erlazionatutako eskaintza oso urria da.
+ Gipuzkoan energia berriztagarriekin erlazionatutako enpresak gero eta ugariagoak dira, beraz teknikoen beharra gero eta ugariagoa izango da.




Formakuntza energia berriztagarriei zuzenduta dagoelarik, haratago joan nahi izan dugu eta gure asmoa energia berriztagarriekin erlazionatutako zentru neuralgikoa sortu nahi izan dugu: Formakuntza Profesionala + Ikerketa + Dibulgazioa .


martes, 17 de noviembre de 2009

Process productios....

Arratsaldeko ariketaren emaitza da hau. Irudi batzuk eta drama generoa oinarritzat, istorio bat asmatu eta editatu genuen. Soinu ezberdinen grabaketan lagundu zigun Javi Pez-ek.

Untitled from teresacuesta on Vimeo.

lunes, 16 de noviembre de 2009

Javi Pez in process

ostiralean Javi Pez izan genuen process tailerrean. Prozesu kreatiboa inprobisazioaren aldetik landu zuen batez ere, nahiz eta arratsaldean prozesu eta lanaren bilaketa horretaz hitzegin zigun.
Era oso xinple eta basiko batean zuzenean abesti baten sorrera ikusi eta bertan parte hartzeko aukera izan genuen. Emaitza lortzen badut igoko dut blogera!

domingo, 15 de noviembre de 2009

teoria 02

bertatik ateratako zenbait ideia ekartzen ditutu hona:
+ wright era un viajero incansable _ noizbait norbaitek esandakoa datorkit gogora; arkitektoak asko bidaiatu behar du, asko ikusi. Arkitekto ona inork ikusi ez dituen gauzak egiten dituena da.
+ Johson eraikina enpresaren sinbolo bihurtu da, eraikina bere osotasunean eta ez fatxada edo zatietako bat naiz eta zatiz zati eraikia egon osotasun batean irakurtzen da.
+ kotxearen garrantzia _ gaur egun kotxe gehiago daude, askoz ere gehiago erabiltzen dugu eta ez diogu hainbesteko garrantzia ematen. Hirigintza lanetan ere ahalik eta kotxerik gabeko espazio gehien proiektatzen dira.

jueves, 12 de noviembre de 2009

michel gaztambide in prozess


Aurreko ostiralean Michel Gaztambide gidoilaria izan genuen Prozess tailerrean. oso interesgarria izan zen goizeko hitzaldia eta baita arratsaldean proposatutako ariketa.
Bertatik ateratako zenbait hitz edo esaldi interesgarri ekartzen ditut hona:
+ proceso creativo_ el origen es lo más importante. al principio eres pobre, no tienes nada, haces un viaje y consigues algo rico, tu proyecto.
+ la imaginación_ la imaginación tiende a repetirse a si misma, hay que estimularla con elementos externos.
+ genuino_ algo nuestro tiene que estar en el trabajo para que no sea intercambiable, algo intimo.

berak beti egiten duen zerbait kontatu zigun eta nire ustez gure lanetarako ere oso erabilgarria izan daiteke. lan bat hastean, hasierako ilusioarekin paper bat hartu eta bertan idatzi proiektu hori zergatik egingo den, ze alde onak dituen, zergatik den berezia....eta beranduago, lan guztiek izaten dituzten krisialdietan, paper hura hartu eta irakurri, ideiarekin jarraitzeko indarra emango digu!!


Arratxaldeko ariketako emaitzak kolektibolektiboko blogean dituzue.

02 analisia_entrega

beste taldeetatik hartutako ideiak irudi eta esaldi motz batekin lotu ditugu. aukeratutako irudiek zerbait esan digute edo gure hasierako ideia hauen inguruan pentsa arazi digute.

jueves, 5 de noviembre de 2009

Azterketa + autokritika

gelakideen lanak ikusita eta haien iritziak entzunda autokritika pixko bat:
+inguruaren azterketa egitea falta izan zaigu.
+egindako lana ez da gaineko begirada batean ulertzen, hau egia erran guk ez genekien hain azalpen motzak eman beharko zirela, hurrengorako grafikoagoak izaten saiatuko gara.
+azterketa egokia izan da eta gure ustez emandako ideiak baliagarriak izan daitezke.

hona hemen gure lana norbaitek arretaz begiratu nahi badu:

dossierraren inguruko burutapenak

Lan hau egiten ari nintzela eskolan emandako urteetako oroitzapen asko etorri zaizkit burura. hemen hauetako batzuk bildu nahi nituzke eta egindako marrazkiren batekin lagundu.



2005, bide luze baten lehenengo pausoak ematen hasi nintzen urtea. hasieran erabat galduta, irakasleek botatzen zituzten hitz potoloak nondik hartu jakin gabe ( abstrakzioa, konposizioa, menos es mas...).
Hasierako urduritasunak nolabait gainditu ondoren estatua gelan emandako orduetaz gogoratzen naiz orain, bakoitza paper txuri baten aurrean estatuak zituen proportzioak, inklinazioak eta itzalak (beti 45 gradutan omen zeudenak) jaso ezinik. Bukaera aldera irri egiten genien egindako estatuei ez bait zuten jatorrizkoarekin antza haundia izaten. Esan beharrik ez dago uda marrazten pasa behar izan nuela!
Dossierra egiten ari naizela, konturatu naiz bigarren mailako oroitzapenak gutxi direla. Lehenengo urteko urduritasunak gaindituta, urte nahiko lasaia izan zen, soinu haundirik egin gabe pasatzen den horietakoa. Trantsizio urte moduan kontsideratu daitekela uste dut, zenbait ikasgai berrietara egokitu eta eskolako martxan erabat murgiltzeko balio izan zuen urtea
Zalantzarik gabe urterik latzena. Aldaketa nabarmena egon zen bigarren mailatik hirugarren mailara, lanez gainezka ibili ginen. Baina zalantzarik gabe urteko puntu beltzena tabakalera eraikinean egin beharreko interbentzioa izan zen, urteko eta baita karrerakoa ere! bi astetik behin entregarekin ittota (honek dakartzan gaupasa reglamentarioak beteaz noski) eta ariketa planteatzeko askatasun ezak baldintzatuta pasatako lauhilabete luzea datorkit gogora. hala edo nola joandako garaia, eta eskerrak!
3.maila eta gero edozer gauza izan daiteke ona, baina egia esan azken urte honen oroitzapenak ez dira batere txarrak. Lanpetuak ibili ginen, beti bezala azken momentuan ezin iritsiz (zirkoa montatu ezinik, trapezistek alde egiten zigutela, itxiturak CTE-ko azken puntutxoa betetzen ez zigula, jendea guk planteatutako kulturgunera ez omen zela joango, etxea nondik eutsi jakin ezinik...) baina argitasun punttua proiektos irakasgaiak eman zion, bai eta Levante aldera egindako bidaiak ere, Objetivo Levante!!

miércoles, 28 de octubre de 2009

p4 bloga

p4 blogaren inagurazioa egina dago, momentuz ez dago gauza haundirik baina orain arteko lanak
www.p3-teresacuesta.blogspot.com en ikus ditzazkezue.